2010-01-19

Abantailak eta desabantailak

Hezkuntzarako beste tresnak bezala, ordenagailuak abantailak eta desabantailak dituzte, hala nola:

AbantailakDesabantailak
Denbora aurrezten duInstalatzeko arazoak
Elbarrientzako laguntzaEkonomikoki ez da guztiontzat
Informazioa azkar bilduNekagarria (gorputz-jarrera)
Errakuntzak izateko probabilitate txikiaProzesua mekanikoki geratu daiteke
Zuzentzeko errazaPertzepzio falta
OnuragarriagoaMantentzea eskatzen du



Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten den praktiketara. Modu tradizional batean, ordenagailu baten erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez, aurrera edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz, sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea daukate. Horregatik esaten dugu:

Heziketa tradizionalaHeziketa teknologiarekin
Dinamika gutxiagoaDinamikoa
Elkarreraginezko gutxiSozializatzeko onura
Talde handiaHezkuntza irekia (mugarik gabe)
Teknologia gabekoaElkarloturagarria
Buruz ikasteko ikasketa prozesuaMotibagarria

2010-01-16

Hezkuntzan, teknologia sustatuz

Kaixo!!
SlideShare-ren bitartez, nik egindako power point-a sartu dut eta orain hemen jartzen dut. Power point-a bloggean aukeratu dudan gaiarekin zerikusirik dauka. Besterik gabe, espero zuen gustokoa izatea.

2010-01-08

Bizitza minatuak

Jarraian, klasean taldeka egindako movie makerra aurkezten dizuet. Bideoa, nire kideekin egin dut, Garazi Llona, Andrea Moronatti eta Olatz Villa. Basauriko kultur etxean, Gervasio Sánchez- en eginako argazki erakusketa ikusi ondoren, gai honi buruzko multimedia bat egitea pentsatu genuen. Hori dela eta, gaia mina antipertsonei buruz doa.

2010-01-07

Tutoriala

Tutorial bat egin behar zela eta, nire kidea, Andrea Moronattik eta biok tutorial honetan, bisitarien mapa nola sartu blog batean azaltzen dugu.



2010-01-05

Ikastolek etapa berri bati hasiera eman diote



Euskal Herri osoko 101 ikastolatako 350 ordezkarik aho batez onartu zuten «Ikastolak orain eta gero» txostenean, Donostiako Miramon Teknologia Parkean egindako VI. Batzarrean. Txostenak biltzen dituen lau puntuak, ikastola-eredua, Euskal Curriculuma, antolaketa kolektiboa eta plan estrategikoa, onetsi zituzten bozketan.

Donostiako saioa irailaren 27an Hendaian egindakoaren jarraipena izan zen. Orduan aurkeztu zuten etorkizuna markatzeko, eztabaidatzeko eta adosteko dokumentua, eta tarte honetan bertako ideiak aztertzen eta zuzenketak egiten aritu dira. Horiek jaso eta azken proposamen ofiziala prestatu zuten.

Non ikusi nahi du ikastolak bere burua? Non jarriko ditu indarrak eta gogoak? Eredua ikertuz, garatuz eta berrituz, 2020. urterako proiektua osatu dute. Epe luzeko misio honetan, bi elementu bereizi dituzte. Alde batetik, hezkuntza zerbitzua, hau da, Euskal Curriculuma, hizkuntza, teknologia, kultura eta abar biltzen dituena. Bestetik, egin nahi dutenaren nolakotasuna edo antolaketa, planteamendu ideologikoarekin koherente izan behar duena.

Arlo honetan urrats kualitatibo bat emateko beharra ikusi dute, gaurko funtzionamendua hobetzeko; errazagoa eta eraginkorragoa izateko, ikastolatik hurbilago aritzeko eta parte-hartze zuzenagoa ahalbidetzeko. Behar dituzten zerbitzuak denentzat, denonak eta hobeto eskainiak izatea dute xede. Erakunde argia nahi dute, ulertzen erraza kanpokoentzat eta etxekoentzat, aitzindaria, buru bakarrekoa. Honen harira, ikastola guztiak bazkidetuko dituen Europar Kooperatiba berria eratu dutela nabarmendu zuten (ekainean izanen du izaera juridikoa). «Hezkuntza zerbitzuak, ekonomikoak... erakunde bakar batean bateratuko dira eta ondorioz eraginkorragoak izatea espero dugu», azaldu zuten.

Hezkuntzarako informatikaren azken ekarpenak ikastoletan

Hezkuntzan ordenagailua tresna osagarri gisa ikustea lortu da. Gero eta gutxiago dira ordenagailua ikasleen trebakuntza aberasteko helburuarekin erabiltzen ez duten irakasleak.

Hezkuntzarako informatika diziplinarteko arloa da. Baina, ezin da ukatu hezkuntzan informatikarekiko beldurra egon dela hasieratik. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko badu ikasteko, ordenagailuak betiko irakaslearen papera hartuko badu, zer gertatuko da irakasleokin? Eta ikasleekin? Ez al ditugu pertsona indibidualistak sortuko, bakoitza bere ordenagailuarekin isolaturik lanean?

Egia da Internet aroaren aurretik hezkuntzarako sistema mota ugari sortu zela: sistema tutore adimendunak, irakaskuntzako inguruneak, sistema hipermedia eta multimediak... Nolatan da posible orduan, ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenetik ia 50 urte pasatu ostean, irakasleen paper tradizionala hain gutxi aldatu izana? Batetik, argi ikusi da ezinezkoa dela makinekin irakasleak ordezkatzeko behar besteko adimena simulatzea, oraingo teknologiarekin behintzat. Ordenagailua tresna osagarri gisa ikustea lortu da ordea. Eskola gehienetan informatika gela daukate eta gaur egun, irakasle gehienek gela horretara jotzen dute ikasleek irakasgaien edukiak landu ditzaten.

Etxeetan ere gero eta arruntagoa da ordenagailuen erabilera. Teknologia berrien aurrean urteetan zehar mesfidati izan direnek ere ezin izan diete uko egin seme-alaben eskaerei. Eta zer esanik ez Internet gure bizitzan sartu denetik. Internet da, dudarik gabe, hezkuntzarako informatikan azken urteotako iraultza nagusia. Internet bidez, ikaskuntzan sistema mota berriak erabil daitezke. Gainera, haririk gabeko sareak (Wi-Fi) gero eta arruntagoak dira. Gero eta errazago topa daitezke eskolatan eta erakunde publikoen inguruetan.