2009-11-26

Teknologia berriak

Podomati-n hartutako podcast daukagu hemen. Ez dut nik egin eta teknologia berriari buruz doa.


Nolakoa izango da XXI.mendeko eskola?

Hona hemen nirea ez den power point bat, slideshare-tik ateratutakoa da eta nolakoa izango den XXI.mendeko eskolari buruz hitz egiten du.

"Ikastolak orain eta gero" txostena

Euskal Herri osoko 101 ikastolatako 350 ordezkarik aho batez onartu zuten «Ikastolak orain eta gero» txostena, Donostiako Miramon Teknologia Parkean egindako VI. Batzarrean.Txostenak biltzen dituen lau puntuak, ikastola-eredua, Euskal Curriculuma, antolaketa kolektiboa eta plan estrategikoa, onetsi zituzten bozketan.
Donostiako saioa irailaren 27an Hendaian egindakoaren jarraipena izan zen. Orduan aurkeztu zuten etorkizuna markatzeko, eztabaidatzeko eta adosteko dokumentua, eta tarte honetan bertako ideiak aztertzen eta zuzenketak egiten aritu dira. Horiek jaso eta azken proposamen ofiziala prestatu zuten.
Non ikusi nahi du ikastolak bere burua? Non jarriko ditu indarrak eta gogoak? Eredua ikertuz, garatuz eta berrituz, 2020. urterako proiektua osatu dute. Epe luzeko misio honetan, bi elementu bereizi dituzte. Alde batetik, hezkuntza zerbitzua, hau da, Euskal Curriculuma, hizkuntza, teknologia, kultura eta abar biltzen dituena. Bestetik, egin nahi dutenaren nolakotasuna edo antolaketa, planteamendu ideologikoarekin koherente izan behar duena.
Arlo honetan urrats kualitatibo bat emateko beharra ikusi dute, gaurko funtzionamendua hobetzeko; errazagoa eta eraginkorragoa izateko, ikastolatik hurbilago aritzeko eta parte-hartze zuzenagoa ahalbidetzeko. Behar dituzten zerbitzuak denentzat, denonak eta hobeto eskainiak izatea dute xede. Erakunde argia nahi dute, ulertzen erraza kanpokoentzat eta etxekoentzat, aitzindaria, buru bakarrekoa. Honen harira, ikastola guztiak bazkidetuko dituen Europar Kooperatiba berria eratu dutela nabarmendu zuten (ekainean izanen du izaera juridikoa). «Hezkuntza zerbitzuak, ekonomikoak... erakunde bakar batean bateratuko dira eta ondorioz eraginkorragoak izatea espero dugu», azaldu zuten.

Hezkuntzarako informatikaren azken ekarpenak ikastoletan

Hezkuntzan ordenagailua tresna osagarri gisa ikustea lortu da. Gero eta gutxiago dira ordenagailua ikasleen trebakuntza aberasteko helburuarekin erabiltzen ez duten irakasleak
Hezkuntzarako informatika diziplinarteko arloa da. Baina, ezin da ukatu hezkuntzan informatikarekiko beldurra egon dela hasieratik. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko badu ikasteko, ordenagailuak betiko irakaslearen papera hartuko badu, zer gertatuko da irakasleokin? Eta ikasleekin? Ez al ditugu pertsona indibidualistak sortuko, bakoitza bere ordenagailuarekin isolaturik lanean?
Egia da Internet aroaren aurretik hezkuntzarako sistema mota ugari sortu zela: sistema tutore adimendunak, irakaskuntzako inguruneak, sistema hipermedia eta multimediak... Nolatan da posible orduan, ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenetik ia 50 urte pasatu ostean, irakasleen paper tradizionala hain gutxi aldatu izana? Batetik, argi ikusi da ezinezkoa dela makinekin irakasleak ordezkatzeko behar besteko adimena simulatzea, oraingo teknologiarekin behintzat. Ordenagailua tresna osagarri gisa ikustea lortu da ordea. Gero eta gutxiago dira ikasleen trebakuntza aberasteko helburuarekin ordenagailua erabiltzen ez duten irakasleak. Bestalde, argi dago egungo hezkuntza sisteman ikasle bakoitzari ordenagailu propioa eskaintzea ezinezkoa dela, orain arte. Arrazoi nagusia dirua da. Esfortzua eskola gehienetan informatika gela izateari eskaini zaio. Gaur egun, irakasle gehienek gela horretara jotzen dute ikasleek irakasgaien edukiak landu ditzaten.
Etxeetan ere gero eta arruntagoa da ordenagailuen erabilera. Teknologia berrien aurrean urteetan zehar mesfidati izan direnek ere ezin izan diete uko egin seme-alaben eskaerei. Eta zer esanik ez Internet gure bizitzan sartu denetik. Internet da, dudarik gabe, hezkuntzarako informatikan azken urteotako iraultza nagusia. Internet bidez, ikaskuntzan sistema mota berriak erabil daitezke. Gainera, haririk gabeko sareak (Wi-Fi) gero eta arruntagoak dira. Gero eta errazago topa daitezke eskolatan eta erakunde publikoen inguruetan. Eta honek bai ekar dezakeela iraultza beste arlo askoren artean hezkuntza mundura. Ikastolen Elkartea jabetu da horretaz, eta hor ari da dagoeneko iraultza horretan parte hartzen.

Teknologia eta Mitoak

Teknologia berriak mitoz josita ikusi ditugu beti. Gazteek bakarrik ulertzen dituztela, edo informatikari eroen kontua dela. Eta mito horiek indarrean jarraitzen dute egun ere. Teknologia berriak guztion tresna bilakatu zirenetik, informatikan adituak freakyak direla entzuten dugu behin eta berriz. Eta noski, konnotazio negatiboa badu ere, aditu izate hutsarengatik, freakyen izaera gizonezkoei erabat lotuta dago.
Badirudi egun emakumezkoek informatika tresnen erabiltzaile izan gaitezkeela soilik, gizonezkoak erabiltzaile eta garatzailetzat hartzen ditugunean. Iduri du emakumeok ezin dutela ezer garatu. Ezin dutela, makina artean eroso ibili. Baina hori ere mito bat izan daiteke jada. Gainera, eskoletan neska-mutilei teknologia erabiltzen berdin irakasten diote eta komunitatean ez dago ez emakumerik ez gizonik. Bertan denak pertsonak dira, azken finean, erabiltzaileak edo kideak. Komunitatea elkartasun printzipioetan jaio eta hazi da eta hor, denak laguntzeko prest daude, izan emakume edo ez.
Azken finean, mito sentsugabe asko daude eta haiekin apurtu behar dira, hurrengo belaunaldiei ondo irakasteko eta helduak diren pertsonei mundu honetan sartzeko.

2009-11-12

Youtubeko bideoa

Youtuben dagoen eta nirea ez den bideo bat sartu behar dela eta, "escuela- tecnologia o metodologia" bideoa sartuko dut.

2009-10-29

Web 2.0-ri buruzko mapa kontzeptuala


Jarraian Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" testuaren Web 2.0 zatiaren mapa kontzeptual bat jarriko dut. "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" izeneko irakasgaian landu dugun kontzeptua da, nik neuk eta Andrea Moronattik egindakoa CmapTools programarekin.

2009-10-25

Hausnarketa

Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean

Gaur egun industria gizartetik ezagutzaren gizartera aldatzen goaz eta gertaera honen arrazoienetariko batzuk globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa dira. Industria gizarteak ondasunak ekoizteko helburua zuen eta ezagutzaren gizarteak berriz, hezkuntza sortzearena.
Aitzinean, pertsonak irakurtzen eta idazten ez bazekiten alfabetatugabeak ziren baina gaur egun esan daiteke alfabetatugabeak direla teknologia berriak erabiltzen ez dakitenak, honela alfabetatugabe digitala sortzen dira. Ez da nahikoa irakurtzea, idaztea eta informazioa gordetzea gero ahoz zein idatziz igortzeko, baizik eta guzti hori teknologi berriei aplikatu behar zaie.
Teknologia arloan aldaketak direla eta, gure gizarteko kultura eta ohiturak ere aldatzen dira. Garrantzitsuena internet izan da, honen agerpena eta erabilera iraultza suposatu du. Honek suposatzen du informazioa eskuratzea jakitea, ebaluatzea, biltzea, sortzea, aurkeztea, trukatzea eta lankidetza sareetan parte hartzea. Modu honetan erabiltzen bada, pertsonak modu digitalean alfabetatuak dira.
Alfabetatze digital horrek arreta jarri behar du pertsonak bizi diren gizartearen eta kulturaren testuinguruei eta alfabetatze digitala eskatzen duen trebetasuna eta gaitasunak lortzeko, Web 2.0 delakoarekin garatu daiteke.
Web 2.0-ren helburua teknologia erraztea eta guztiei egile bihurtzea da, hau da, pertsonari subjektu aktibo bihurtuz, ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatzeko. Horrela, inteligentzia kolektiba bultzatzen du.
Edukien banako ekoizpena egiten da, hau da, irakasleen eta ikasleen zeregina sustatzen du biak sortzaile aktibo bihurtzen dira. Beste erabiltzailearekin eta beste erabiltzaile batzuetatik ikasten da, ezagutza partekatzen delako. Horrela sare efektua lortzen da, norbere lanak sartuz eta kideen arteko lanak sustatuz eta konparatuz.