2009-10-25

Hausnarketa

Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean

Gaur egun industria gizartetik ezagutzaren gizartera aldatzen goaz eta gertaera honen arrazoienetariko batzuk globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa dira. Industria gizarteak ondasunak ekoizteko helburua zuen eta ezagutzaren gizarteak berriz, hezkuntza sortzearena.
Aitzinean, pertsonak irakurtzen eta idazten ez bazekiten alfabetatugabeak ziren baina gaur egun esan daiteke alfabetatugabeak direla teknologia berriak erabiltzen ez dakitenak, honela alfabetatugabe digitala sortzen dira. Ez da nahikoa irakurtzea, idaztea eta informazioa gordetzea gero ahoz zein idatziz igortzeko, baizik eta guzti hori teknologi berriei aplikatu behar zaie.
Teknologia arloan aldaketak direla eta, gure gizarteko kultura eta ohiturak ere aldatzen dira. Garrantzitsuena internet izan da, honen agerpena eta erabilera iraultza suposatu du. Honek suposatzen du informazioa eskuratzea jakitea, ebaluatzea, biltzea, sortzea, aurkeztea, trukatzea eta lankidetza sareetan parte hartzea. Modu honetan erabiltzen bada, pertsonak modu digitalean alfabetatuak dira.
Alfabetatze digital horrek arreta jarri behar du pertsonak bizi diren gizartearen eta kulturaren testuinguruei eta alfabetatze digitala eskatzen duen trebetasuna eta gaitasunak lortzeko, Web 2.0 delakoarekin garatu daiteke.
Web 2.0-ren helburua teknologia erraztea eta guztiei egile bihurtzea da, hau da, pertsonari subjektu aktibo bihurtuz, ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatzeko. Horrela, inteligentzia kolektiba bultzatzen du.
Edukien banako ekoizpena egiten da, hau da, irakasleen eta ikasleen zeregina sustatzen du biak sortzaile aktibo bihurtzen dira. Beste erabiltzailearekin eta beste erabiltzaile batzuetatik ikasten da, ezagutza partekatzen delako. Horrela sare efektua lortzen da, norbere lanak sartuz eta kideen arteko lanak sustatuz eta konparatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario